XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDIKTUA

Udalak jarritako zigorrak Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra hausteagatik

Jakinarazpena. - Zirkulazioko arauak hausteagatik ondorengo zerrendako ibilgailu eta berauen gidari edota jabeei jarritako zigorrak, euren helbidea ez jakiteagatik edo bestelako arrazoiengatik ezin izan zaizkienez beren beregi jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (BOE, 92-11-27) 59.4 atalean eta honekin batera etorririk ezargarri diren gainontzeko arauetan xedatutakoa betez.

Zioa-Dekretua. - Alkate-Udalburuak zure aurka egin den salaketagatik hasitako espedientea ebatziz, eta izapidegileak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, agiri honetan zehaztutako eran eta zenbatekoan zigortzea erabaki du.

Hau guztiau jakinarazten da adierazitako epeetan dagozkion dirusarrerak egin edo, hala balegokio, errekurtsoa jarri ahal izateko, ondorengo arauak betez:

Ordainketa. - Adierazitako zenbatekoko zigorra borondatezko aldian ordaindu beharko da, iragarki hau argitaratu eta zigorraren irmotasunaren osteko hamabost asteguneko epean.

Borondatezko epe hau iraganez gero ordainketa egin gabe, premiabidez kobratzeari ekingo zaio %20ko gainkarguaz eta sorturiko berandutza-interes, gastu eta kostuak gehituz.

Ordaintzeko tokia. - Bilboko Udaletxeko Borondatezko Diru-bilketarako Sekzioan, Venezuela plaza, 2, behesolairua, Bilbao.

Aurkabideak. - Ebazpen honen aurka Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, dagokion Sailaren aurrean, bi hilabeteko epean, A.A.L. Legearen 58. atalarekin bat etorriz.

Jakinarazitako egintzaren aurka, eta administrazio-bideari azkena ematen dion aipatutako Errekurtsoa jartzeak, aurkatutako egintza diktatu duen organoari aldez aurretik jakinarazi beharra dakar.

Horrekin Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 atalean xedatutakoa betetzen da.

Iraungipena. - Zigorrak, irmoak direnean, urtebeteren buruan iraungitzen dira. Betearazpenera bideratutako jarduketek soilik etengo dute. 320/1994 E.D.aren 18. atala (BOE, 94-04-21).